AURREMATRIKULA

Hurrengo estekan 2020-2021 ikasturterako aurrematrikularen inguruko informazioa duzue.
Onarpena eta matrikulazioa. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Maiz egiten diren galderak

EGUTEGIA

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetarako egutegi komun hau ezartzen da, eskabideak aurkezteari eta ikasleak onartzeari dagokienez:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 25a.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 17a.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 25era arte.
  • Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 31.
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 21a.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 30era arte.
  • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 5era arte.
  • Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 20tik 27ra arte. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 18ra arte.