EUREKA MUSEORA BISITA

DBHko 3. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak Donostiako Eureka Museoan egon ziren apirilaren 26an. Zientziaren museoan tailer hauetan parte hartu zuten: 3. mailako ikasleek Lego Robotika eta Zelulen Mundua tailerretan eta batxilergoko ikasleek, berriz, Planetariumean eta Plastinationera bisita gidatuan.

Tailer horietan ikasleek hainbat zelula-lagin ikusi ahal izan zituzten mikroskopioaren bidez, giza organo errealak aztertu eta ukitu ahal izan zituzten, unibertsoari bira bat eman zioten eta legoz egindako robotekin esperimentatu zuten besteak beste. Esperientzia harrigarri horien ondoren, museoko hainbat gunetan sartzeko aukera izan zuten.

Irteera amaitzeko, geldialdi bat egin zuten Orion eta itsasoa ikusten zuten bitartean, batzuk jan eta beste batzuk, aldiz, atseden hartu zuten.