SONETOAK ETA “DISONETTO” BAT

Idazketa, ikasleek pentsatzen eta sentitzen dutenaren adierazpena izan da aurten 3. mailako literaturara hurbildu garen moduetako bat. Gure ustez, Literatura zertan datzan ulertzeko modu on bat da ikasten duena idatzi duenaren egoeran jartzea.

Iraganeko literatura zerbait delako orainaren berri ematen eta ulertzen laguntzen digun neurrian. Ikasitakoa BIZITZEKO gai garen neurrian ikasten dugulako. Gaztelaniazko “Recordar” aditzak latinezko “cor-cordis” hitzean du jatorria, “corazón” esan nahi baitu. Hau da, “re-cordar” hitzez hitz “bihotzetik pasatzea” litzateke.

Bideo honetan gure ikasleek egin duten lanaren lagin txiki bat uzten dizuegu. Espero dugu zure interesa piztea.