IRAKUR-TAILERRA MARITURRIN

DBH 1. mailako Mariturriko hainbat ikasle ohi Mariturriko HH5 eta LH1eko ikasleengana hurbildu ziren irakurketa saio bat egitera. Talde txikitan elkartu eta liburua irakurri zieten eskolako espazio ezberdinetan. Ondoren, eskolako ikasleekin gelan jolasten aritu ziren. Oso esperientzia polita izan zen guztientzat, eta asko gozatu zuten!