PALESTINAREKIKO ELKARTASUN EGUNA

Zabalgana Institutuko batxilergo 1.A ko ikasleak Gazako herria pairatzen ari den biolentziaren aurkako Elkartasun Eguna prestatzen dabiltza eta hurrengo ostiralean, urriak 20, goizeko 10etan  pintxo solidarioa antolatuko dute. Ikasle, irakasle eta familiak gonbidatuta zaudete ekimenean parte hartzera. Patiora hurbildu eta pintxoak erosteko aukera egongo da eta ondoren, argazki bat aterako dugu. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu ZIG gelako ikasleei, pintxoak prestatzeaz arduratuko dira eta!

Jasotako dirua Palestinara bidaliko dugu.