Azaroaren 25a Zabalganan

Bihar Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Institutoan hainbat ekintza antolatu dira.

Batxilergoko 1. mailako Gatazkak irakasgaian, ikasleek egoera erreal batean oinarritutako spot hau grabatu dute:

Eta Hezkidetza Batzordeak HEDATZErako prestatutako tailerrean parte hartu duten ikasleek Institutuko sarreran, Euskal Herrian indarkeria matxistak erahil dituen emakumeen oroigarri hau eraiki dute.
Datorren astean zehar ikusgai egongo da Institutuko atarian.

Ikasle eta familiak, egitura zuzenean ikustera etor zaitezten animatzen zaituztegu!

Eraikuntzarekin batera, Hezkidetza Batzordeak testu hau partekatu nahi du zuekin:

2003. urtean zenbatzen hasi zirenetik, Euskal Herrian 129 emakume erahilak izan dira, 1236 estatu espainolean.

Baina zenbakiak hotzak dira, ez ditugu pertsonak ikusten bertan. Horregatik, hemen topatu ditzakezue haien izenak eta batzuen istorioak, egoera honen larritasuna ikus dezagun.

Kopuru hau bukaerarik latzena izan duten emakumeena izan da, baina milaka eta milaka emakume dira indarkeria sufritu dutenak eta ari direnak.

Kontziente gara matxismoa gizartean errotuta dagoela eta honi aurka egiteko, egoera hau hastapenean elikatzen duten jarrerak identifikatzen ikasi beharra dagoela. Jarrera horiek islatzen dituzten matxismo adibide batzuk sarrerako oin pausuetan irakurri ahalko dituzue. Egoera hau geldi dezagun guztion artean!!!!!