LEGO tailerra eta zaintza lanak

Azaroaren 20, 22 eta 24an, Habilitas Creative Playk zenbait saio egin zituen DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin, azaroaren 30eko greba feministari begira egin beharreko zaintza-lanei buruzko hausnarketa egiteko. 

Zabalganako Guraso Elkarteak (mendibea guraso elkartea) antolatutako jarduera honetan, Legoren materiala erabiliz, gazteek hausnartu ahal izan zuten zer diren zainketa-lanak, zer garrantzi duten egunerokoan eta nork egin ohi dituen lan horiek.