2. Ebaluazioan murgilduta

Dagoeneko 2. ebaluazioan murgilduta gaude eta DBH eta Batxilergoko errekuperazioak aste honetan zehar izaten ari dira.

Gainera, HEDATZEko 2. ebaluazioko tailerretarako izen ematea ostiral honetan (abenduaren 15ean) amaituko da eta datorren astean hasiko dira HEDATZE saioak:

  • Indartze saioak (1. ebaluazioa gainditu ez dutenentzako) astelehena abenduaren 18tik aurrera.
  • Tailerrak, osteguna abenduaren 21etik aurrera. Tailer bakoitzak hasiera eta bukaera data ezberdinak izango ditu, baina beti ostegunetan izango dira.

Animo eta eutsi goiari oporren aurreko azken bi aste hauetan!