Gazako haurrak gure haurrak ere badira!

Guraso Elkarte eta irakasle talde bat hurrengo ekimena prestatzen ari gara eta bertan animatzera gonbidatzen zaituztegu. Bihar, abenduak 21, 17:45etan Bastida plazan Zabalgana eskola, Mariturri eta Aldaialdeko familia, irakasle eta ikasleekin elkartuko gara Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko. Ekitaldian SOS PALESTINA leloa osatuko dugu kandelekin (eraman zurea!) eta tea eta txokolatea dastatuko ditugu. Diru ekarpenak bilduko ditugu Gaza iparraldeko Jabaila errefuxiatuen kanpamenduko Al Awda ospitalerako.

2 hilabete luze pasa dira dagoeneko Israelek Gazako inbasioa hasi zuenetik. 18608 dira urriaren 7tik Israelek hildako palestinarrak Gazan, 8000ik gora haurrak. 10 minuturo haur bat hiltzen dela salatu du Save the Children-ek. Eta Zisjordaniaz ahaztu gabe, bertan 271 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 69 adingabekoak. Egunero ehunka lagun atxilotu eta torturatzen ditu estatu sionistak. Adingabeak, eskolak, ospitaleak, kazetariak… inpunitate osoz eraso ditu Israelek. AEBak Israelen aliatu gisa armak bidaltzen eta su eten eskaerak blokeatzen jarraitzen du, gainontzeko herrialdeen ezintasuna agerian geratuz. Gatazka hau ez zen urriaren 7an hasi, Israelek 75 urte baino gehiago baitaramatza palestinarrak hil eta giza eskubideak urratzen.

Gazako haurrak gure haurrak ere badira. Nazkatuta gaude eta abenduaren 21ean ozen esango dugu: sarraskia gelditu! Gazako haurrak gure haurrak ere badira!

17:30etan zutabeak aterako dira auzoko eskoletatik eta 17:45ean Bastida plazan elkartuko gara. Auzoko lagun oro gonbidatu nahi dugu mobilizazioan parte hartzera! Ikasle, familia eta irakasle, animatu zaitezte, etorri institutuko atera 17:30etan eta goazen denok kalejiran!