Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna bertan daukagu eta horren harira, Hezkidetza Batzordetik kartel lehiaketa antolatuko dugu.
Marrazketa gustatzen bazaizu, animatu zaitez parte hartzera!
Zein baldintza bete behar du kartelak?
- Emakumearen nazioarteko egunarekin erlazionatutako marrazki libre bat izatea.
- “Emakumeen eskubideak, guztion askatasuna. Dena dugu egiteke!” leloa eramatea.
- Tamaina: DIN A3 edo A4. *Orriak behar badituzue, bidali mezua hezkidetza@zabalganabhi.net -era eta eskatu.
Noiz eta nola entregatuko da?
- Noiz: entregatzeko azken eguna otsailaren 26a.
- Nola: Irakasle gelan kartela uzteko kaxa bat egongo da. Eskatu zaintzan dagoen irakasleari bertan dauden sobre bat emateko, bertan sartu eta zuen izen-abizenak idatzi sobrean. Irakasleari eman kaxan utz dezan.
Zer baloratuko da?
- Estetika
- Teknika eta materialak
- Koloreen erabilera
- Gaiarekin lortura
- Sormena eta originaltasuna
SARIA
Irabazleak 30 €-ko bale bat lortuko du Elkar liburu-dendan erabiltzeko.
“Emakumeen eskubideak, guztion askatasuna. Dena dugu egiteke!”