IKASLEENTZAKO AHOLKUAK

Hona hemen ETXEAN LAN EGITEKO AHOLKU BATZUK:

  • Errespetatu bai ESKOLA-ORDUTEGIA (8:15-14:15), bai norberaren gelako SAIOEN HURRENKERA
  • Lan egiteko ERRUTINA bat zehaztu
  • Begiratu egunero E-POSTA
  • Sartu CLASSROOM zein MOODLE plataforman (zuen irakasleek hori egiteko eskatu badizuete)
  • LASAITASUNEZ, baina LANEAN aritu (irakurri, etxerako lanak egin, koadernoetan laburpenak, eskemak eta oharrak idatzi, etab.)

EGOERA BEREZIA da guztiontzako, baina ziur ELKARREKIN LAN EGINEZ, ARDURAZ eta UMOREZ, egoerari aurre egitea lortuko dugula!

EUTSI GOIARI!