Biharko jaialdia

Kurtso amaierarekin batera, bihar ekainaren 20an kurtso amaierako jaialdia izango dugu. Hainbat ekintza izango ditugu: Graffiti-a egiteko aukera, Got Talent, Just Dance… izango ditugu. Animatu zaitezte parte hartzera!!

UDAKO JAIAK

Oporrak ate joka ditugu, eta horiekin batera udako jaiak!! Euskara Batzordeko ikasleek auzo ezberdinetako kontzertu eta jaien errepasoa egin digute! Entzun hemen haien proposamenak! GOZATU!!

Ikastetxeko patioan LGTBIQ+ kolektiboaren banderari erasoa

Aurreko maiatzaren 17an LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna aldarrikatzeko, ikastetxeko patioan kolektiboaren bandera eseki genuen. Asteburuan, ordea, institutura sartu ziren eta bandera hori erre zuten.

LGTBIQ+ fobia eta oro har, gorrotoa oinarri duen horrelako edozein erasoren aurrean, erantzun irmoa eman behar dugu:

Gorroto diskurtso hauek ikaragarrizko kalte larriak eragiten ditzakete pertsonen bizitzetan eta ondorioz, ez dute kabidarik gure ikastetxean. Eraso horiek argi uzten digute gure lanak inoiz baino zentzu eta behar handiagoa duela. Beraz, hortan jarraituko dugu.

Gure babesik beroena bidali nahi diegu, bestetik, egunerokotasunean gorroto eraso horiek jasan behar dituzten guztiei. Zuekin gaude!

Gure aldetik, eskola komunitate gisa, zaintza sarea bultzatzera, espazio seguruak sortzera eta eraso hauek salatzera animatzen zaituztegu!

Adarrak moztu nahi zizkiguten baina inausi, eta loratu egin gara!

Segi dezagun guztion eskubideak babesten!